Telebista

Telebistaren antenen aldaketak eragin ditzaketen ondorioen berri, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 20a, 00:00

Antenan aldaketak egiten ari direla eta, herritarrek etxeetan eragina sumatuko dutela ziurtatu dute.

Azken egunotan telebistaren antenan egiten ari diren aldaketek eragin ditzaketen ondorioen berri eman zuen Udalak. Etxebakarreko Etxeetan telebista birsintonizatu besterik ez dute egin behar; antena kolektiboa duten etxeetan, ordea, teknikari batek egokitzapenak egin ondotik, birsintonizatu beharko ditu. 

Bestalde, administratzaileek laguntza eska dezaketela adierazi dute. Horretarako, www.televisiondigital.gob.eus helbidera idatz daiteke. Horrekin batera, TDTarekin lotutako kontsultak egiteko bi zenbaki eman dituzte: 901 201 004 eta 910 889 879. Eta edozein eragozpen izanez gero, Nafarroako Gobernura deitu beharko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!