Pala

Asmoa, pala eskola martxan jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 18a, 00:00

Pala eskola jarri nahi du martxan Goizuetako Umore Ona kirol elkarteak; eta horretarako, herriko neska eta mutilak animatu ditu, izena ematera. 5 urtetik gorakoak apuntatu daitezke, haur, gazte edo heldu. Horretarako, zuzendaritzako Igor, Lourdes, Leire edo Axierri esan behar zaio, edo emailez idatzi umoreonapilotaelkartea@hotmail.com helbidera, irailaren 27ra bitartean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!