Zabalik da Udal Ikastaroetako irakasleentzat izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 11a, 00:00

2020-2021 ikasturtean ikastaroren bat emateko interesa duenak, hilaren 17a baino lehen aurkeztu beharko du proposamena, udaletxean.

Ikastaro batzuk jada hasiak dira, beste batzuk ordea oraindik azken ukituak ematen. Goizuetan berriz, 2020-2021 ikasturtean ikastaroren bat emateko interesa duenak, datorren ostegunera arte izanen du aukera proposamena aurkezteko.

Ikastaroak eskaintzeko, bi baldintza bete behar dira, hala nola, autonomoa izatea, eta ikastaroaren deskribapen zehatza aurkeztea, «ordutegia, prezioa, iraupena, nori zuzendua...» Hau guztia, udaletxean aurkeztu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!