Harategia itxita, COVID-19a tarteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 10a, 00:00

Goizuetako Udalak jakinarazi du, positibo eman dutela harategiko bi langileek, Leitzan egindako PCR probetan; eta ondorioz, itxita egongo dela harategia, datozen egunetan. Edonola ere, lasaitasun mezua helarazi nahi izan die herritarrei: «osasun agintarien arabera, ez dago arriskurik bezeroak birusaz kutsatu izateko, kasu guztietan bete direlako neurriak; 1,5 metroko tartea, musukoaren erabilera, eta 15 minutu baino gutxiagoz egotea bertan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!