Kontzertua

Mariatxiek girotuko dute larunbata, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 3a, 00:00

Puro Relajo taldea izanen da larunbata girotzen, 19:00etatik aurrera.

Puro Relajo taldeak girotuko du Goizueta, arratsaldeko 19:00etan hasita. 

Mariatxiak izanen dira larunbatean, Goizuetako frontoian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ateak ordu erdi lehenago irekiko dituzte, 18:30etan, eta sarrera modu mailakatuan eginen dute, hiru ate desberdinetatik. Emanaldiak iraun bitartean nahitaezkoa izanen da maskara jantzia izatea. Dagoeneko ez da sarrerarik gelditzen, udalak dohainik banatu zituen sarrera guztiak abuztuaren 28an eta 29an udaletxe azpian. Pertsona bakoitzak hiru sarrera hartzeko aukera zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!