Ikastetxeak

Eskolak goizez bakarrik emango dira Nafarroan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 23a, 00:00

Eskolak presentzialak izango dira eta jangela zerbitzua mantenduko da. Maskarillaren erabilera derrigorrezkoa izango da, LH5etik gora.

Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari­ak eta Santos Indurain Osasun kontseilariak ostiralean jakitera eman zituzten Nafarroako ikastetxeetan hartuko diren neurri be­rriak, COVID-19ak sortutako pan­demia egoera dela eta.

Hezkuntza modalitatea aurrez aurrekoa izango den arren, u­­rritik aurrera eskolak goizez so­ilik emango dituzte Nafarro­ako ikastetxeetan. Bestalde, jangela zerbitzua mantendu egingo da, baina eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera geldituko dira. Eta Haur Hezkuntzako ume kopuruari dagokionez, datorren ikasturtean gehienez hogei ikasle egongo dira ikasgela bakoitzeko.

 

Lehen Hezkuntzako 5garren mailatik gora, maskarilla

Beste neurrietako bat maskarillaren erabileraren ingurukoa da. Izan ere, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik gorakoentzat derrigorrezkoa izango da. Aldiz, laugarren maila arteko ikasleentzat hautazkoa izango da. Hala ere, jantzi egin beharko dute eremu komunetan, ikastetxera sartzerakoan eta handik irteteko orduan. Autobusean ere ikasle guztiek jantzi beharko dute. Azken kasu honetarako, salbuespen izango dira 3 uretik beherako haurrak. Txikienek segurtasun distantzia mantendu beharko dute beraien artean, baina autobusean ez dute maskarilla jantzi beharko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!