Atzo eguerdian eman zuten abisua, Malene inguruan zuhaitz bat errekara erori zelako. Hala ere, ez zen ezbeharrik gertatu. Berehala deitu zuten 112 telefono zenbakira. Gainera, errepidea ez zen moztu behar izan, arbola beste aldera erori zelako. Herritarrei ez kezkatzeko esan zieten, eroritako arbola suhiltzaile boluntarioek garbituko zutelako, egunean bertan.