Udala

Goizuetatik Hernanira bidean bost kurba berri zabaldu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 17a, 00:00
Goizueta eta Hernani arteko errepidean lanak amaitu berri dituzte.

Aurreko astean amaitu berri dituzte lanak eta errepidea hobetu da. 

Goizueta eta Hernani lotzen dituen errepidean bost kurba berri egin dituzte eta aurreko astean bertan amaitu dituzte lanak. Orain urte batzuk hobekuntza lanak egin zituzten eta nahiz eta ikusgarritasuna asko hobetu bazen ere, lanak guztiz bukatu gabe gelditu ziren.

Hilabete eta erdi lanean
Horrela, ekaina amaieran hasi ziren lanak bukatu dira 45  egun eta gero. Hernani alderako errepidean egindako lur-erauzketak asfaltatu dituzte eta bihurguneei zabalera gehiago eman diete. Zati batzuetan ez zegoen ikusgarritasun ona, eta urtetan zehar istripuak gertatu dira errepide horretan. 
Arrazoi horrengatik egin dute obra Goizuetatik Hernani alderako errepidean, hain zuzen: ezbeharrak saihesteko eta egunerokotasunean ere bide erosogoa izateko. 
Zabaldu dituzten kurbak dira Belakoko azpian, Bekoitxe inguruan, Anatxuri inguruan eta Arranbide baina lehenagoko bitan egin dituzte bost kurba berri, eta errepidea ere hobetu dute obra honekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!