Umore Ona elkarteak garbitasuna egiteko pertsona bat kontratatuko du

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 11a, 00:00

Urritik martxora bitartekoa izango da kontratazio aldia eta Goizuetan erroldatua izatea da bete beharreko baldintza.

Umore Ona elkarteak garbitasuna egiteko pertsona bat kontratu behar du. Kontratazio aldia urritik martxora bitartekoa izango da.

Bete beharreko baldintza Goizuetan erroldatua izatea da eta kontuan hartuko dira ondorengo egoerak: langabezian egotea (zazpi puntu), diru sarrerarik ez izatea (bost puntu) eta Umore Onako bazkide izatea (hiru puntu).

Eskaera idatziz edo telematikoki aurkeztuko da irailak 11, ostirala, baino lehen, goizuetakoumoreona@gmail.com helbidean.

Informazio gehiago nahi duenak komisioko edozein kiderengana jo dezake

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!