Koronabirusa

Zenbait prebentzio neurri hartu ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 9a, 00:00

Koronabirus kasuak igo direlako, Udalak neurriak hartu ditu.

Azken asteetan COVID-19 kasuak pixkanaka igotzen ari direla ikusita, Goizuetako Udalak Nafarroako Gobernuko Osasun Zuzendariak ezarritako neurriak aurrera eramatea erabaki du. Lehenik, Udalak adierazi du 15 egunez luzatuko dela uztailaren 22ko 7/2020 Foru Agindua. Horregatik, taberna, jatetxe, elkarte, pub eta aisialdi guneek gaueko 02:00 eta 06:00ak bitartean itxita egon beharko dute.

Bestalde, taberna eta elkarteetan mahai bakoitzean 10 lagun bildu daitezke, gehienez. Eta azkenik, kalean edo parkeetan debekatuta dago botiloi edo gisakoak 02:00 eta 06:00ak bitartean egitea. Eta ordutegi horretan ezingo dira 10 lagun baino gehiagoko taldeak elkartu. 

«Aurten ez da festarik izanen» gogoratu du Udalak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!