Hirugarren aldiz antolatu du Goizuetako Udalak balkoi lehiaketa, eta larunbat honetan ospatuko da aurtengoa

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 5a, 00:00

Hiru egun falta dira Udakolore balkoi lehiaketako 3garren edizioa ospatzeko. Txapelketako irabazleak 150 euroko bonua izango du sari gisa.

Herriaren itxura hobetzeko asmoarekin, aurten ere balkoi lehiaketa antolatu du Goizuetako Udalak. Herritarren parte hartzeari esker, goizuetarrek zein turtistek "ingurune atsegin eta ederraz goza dezaten" egin dute balkoiak apaintzearen hirugarren edizioa.
Antolatzaileek esan dute balkoiak eta leihoak apaintzeko bakoitzak nahi duen bezala dekoratzeko aukera izango duela. Horregatik, kolore eta dekorazio ezberdin asko ikusiko dira herrian. Horretarako, aste osoa dute goizuetarrek ideiak pentsatu eta larunbatean herri osoaren aurrean ikusgai jartzeko.

Ez da aurretik izena eman behar, parte harzeko Larunbatean ospatuko da 3garren Udakolore balkoi lehiaketa. Parte hartu nahi duenak, ez
du izena inon eman beharko.

Izan ere, larunbatean bertan, goizean, epaileak herrian zehar ibiliko dira balkoiak eta leihoak ikusten. Horrela, epaileen ustetan etxea ederren apaindu duena izango da edizio honen garaile.

Txapelduna aukeratu ahal izateko, epaimahaiko kideek, etxearen aurrekaldearen zainketa eta itxura osoa hartuko dute kontuan. Horregatik,
«garrantzitsua da balkoia eta leihoak ez ezik, gainontzekoa ere txukun izatea», azaldu dute antolatzaileek.

Gainera, beste irizpideen artean, balkoi eta leihoen edertasuna, apainketaren originaltasuna, loreen konposizioa eta
bestelako elementu osagarriak hartuko dira kontuan Udakolore hirugarren balkoi lehiaketan. Epaileek goiz osoan zehar bistatuko dituzte herritarren obrak, eta beraien ustetan herrian hoberen apaindutako balkoia edo leihoa aukeratuko dute. Ondoren, irabazlea zein den esango dute eta txapelduna irten denak herriko komertzioetan gastatzeko 150 euro izango ditu sari bezala.

Irabazlearen izena egunean bertan jakinaraziko da www.goizueta.eus webgunean eta bonua gastatzeko epea 3 hilabetekoa izango da. Oraingoan antolatzaileek parte hartze haundia espero dute, joan den edizioetan Udakolore arrakastasua izan zutelako Goizuetakoek. Horregatik, etxeak apaintzera animatu dituzte goizuetar denak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!