Konponketa lanak hasiko dira aste honetan, orduko ur asko galtzen delako

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 4a, 00:00
Ur fugak detektatu dira, Goizuetan,

Ur-ihesak non dauden eta auzo bakoitzean zenbat ur galtzen den  jakin da ur mozketekin. Orduko 8.300 litro ur galtzen dira, batez beste.

Joan den uztailean ur mozketak egin ziren Goizuetan, zenbat ur kopuru galtzen zen jakiteko. Auzo guztietan egin zituzten lanak, eta uztailaren 5etik 24ra bitartean ura moztu zen auzoka. Horregatik, atzo jakin zen zenbat ur galtzen den eremu bakoitzean.

Udalak dio, uraren gaiak «arazo ugari» eman dituela azken urteetan herrian. Izan ere, ur depositoa betetzen zen, baina «behar baino lehenago» hustutzen zen. Horregatik, azken urtean zenbait fuga antzeman dituzte eta hauek konpondutakoan, depositua nola betetzen den ikusi dute. Hala ere, arazoak jarraitu egin du eta horregatik, uneoro zenbateko kontsumoa dagoen jakiteko, kontadorea jarri da deposituan. Udalak 2.500 euroko inbertsioa egin du konpontze lan horretarako.

 

Ur-ihes guztiekin egunean 199.00 litro ur galtzen dira

Ia hiru asteetan ura moztu zen herrian, auzo bakoitzean zenbat ur kontsumitzen den jakiteko eta gero, gauez ura moztutakoan, zenbat litrok egiten duen ihes konprobatzeko. Neurketekin ikusi da egunean batez-beste 84.000 litro ur kontsumitzen direla Goizuetan. Gauez, aldiz, ura moztuta ere, orduko 8.300 litro ur gastatzen dela ikusi da. Horrela, egindako lanarekin, egunean 199.000 litro ur galtzen direla ondorioztatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!