Mendi Lasterketa

Hodei Lujanbiok marka berria jarri du Goizueta-Mandoegi-Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko abu. 2a, 00:00
Hodei Lujanbio, txalo artean, Goizuetako plazara iristen. Argazkiak: Felix Loiarte

10,5 kilometroko ibilbidea 1h02:10ko denboran egin du, aurreko Martin Etxeberriaren denbora zazpi minutu eta 41 segundotan  jaitsiz

Hodei Lujanbiok marka berria jarri du Goizuetako plazatik atera, Mandoegira igo eta berriz plazara itzuli behar den ibilbidean. Ordu bete, bi minutu eta 10 segundoko denbora behar izan zuen atzo, 10,5 kilometroko, ibilbidea egiten eta aurreko marka zazpi minutu eta 41 segundotan hobetu zuen.
Martin Etxeberriak zuen, 2013an, egina marka eta zalantzak bazeuden ere, erraz gainditu zuen denbora. 
Goizeko 09:30etan irten zen Goizuetako plazatik eta jende asko pilatu zen helmugan iritsiera ikusteko. 10:30ak aldera helmugaratu zen herritarren txalo artean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!