Udakolore balkoi lehiaketako 3garren edizioa abuztuaren 8an izanen da

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 28a, 00:00

Goizuetako Udalak antolatu du eta helburua herriaren itxura hobetzea da, herritarrek eta turistek ingurune atsegin eta ederraz gozatzeko.

Goizuetako Udalak hirugarren aldiz antolatu du aurten udakolore balkoi lehiaketa eta abuztuaren 8an, larunbatean, izanen da. Lehiaketaren helburua, herritarren parte hartzeari esker, herriaren itxura hobetzea da, goizuetarrek zein turistek ingurune atsegin eta ederraz goza dezaten.
Balkoiak eta leihoak bakoitzak nahi dituen bezala apaindu ahal izanen ditu. Baina epaimahaiko kideek, etxearen aurrekaldearen zainketa eta itxura osoa, balkoi eta leihoen edertasuna, apainketaren originaltasuna, loreen konposizioa eta bestelako elementu osagarriak hartuko ditu kontuan. Beraz, prestatzen hastea gomendagarria da.

Ez da izenik eman behar eta 150 euroko saria dago
Ez da inon izena eman behar, abuztuaren 8an goizean epaileak herrian zehar ibiliko baitira balkoiak eta leihoak ikusten.
Epaileek herrian hoberen apaindutako balkoia edo leihoa aukeratuko dute eta irabazleak, herriko komertzioetan gastatzeko 150 euro izanen ditu sari bezala.
Irabazlearen izena egunean bertan jakinaraziko da www.goizueta.eus webgunean eta bonua gastatzeko epea 3 hilabetekoa izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!