'Zer da zuretzat emakumea?' erakusketa ikusgai labaderoan, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 25a, 00:00

Martxoaren bukaeran ziren jartzekoak, Goizuetako labaderoan, Zer da zuretzat emakumea? erakusketa partehartzailea. Baina pandemiagatik atzeratu, eta egun hauetan dago ikusgai bertan, bihar arte. Herritarrek egindako lanekin osatu dute erakusketa, emakume hitzak burura ekarri diena irudikatuz, nahi bezala: bertsotan, ilustrazioekin, poemekin, argazkitan, collageak osatuz...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!