UDALA

Koronabirusarekin positibo bat Goizuetan, baina «kontrolpean»

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 24a, 00:00

Goizuetan positibo bat erresgistratu da, eta Udalak, lasaitasun mezu bat helarazi nahi izan du, «dena kontrolpean» dagoela adieraziz. 

Azken boladan, EAEko positiboek gora egin dute, eta Nafarroan ere, antzera. Goizuetako Udalak, aditzera eman du, Goizuetako herritar batek positibo eman duela. Hala ere, Udala bera Osasun etxearekin koordinatuta «beharrezko pausuak» ematen ari da. 
Hori dela eta, herritarrei lasaitasun mezu bat helarazi nahi die, «dena kontrolpean dagoela» jakinaraziz. «Goizuetan ez dago oraingoz Koronabirus fokurik» Baina aldi berean, «arduraz jokatzeko» esakera egin du Goizuetako Udalak, kutsatze berririk egon ez dadin.  

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!