Etxeko tresnak Garbigunean utzi behar direla gogorarazi dute; gaur, horretarako aukera

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 13a, 00:00

Gaizki utzita azaldu dira hondakinak, azkenaldian. Argazkia: Goizuetako Udala

Azkenaldian hondakinak behar ez den lekuan azaldu direla eta, Goizuetako Udalak gogorarazi du etxeko tresnak garbigunean utzi behar direla. San Anton inguruan dago Garbigunea, eta gaur bertan izanen da aukera, horretarako: astelehenero 12:30etatik 16:30etara, eta hileko aurreneko larunbatean 10:00etatik 13:00etara eraman daitezke hondakinak bertara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!