Udala

300 deskontu bono eskuragarri gaur eta bihar, goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 10a, 00:00

20 euroren truke, herritarrek jasoko dituzte 5 euroko bost bono, herriko komertzioetan erabiltzeko. 

Goizuetako Udalak ere jarri du martxan deskontu bonoen sistema, herriko komertzioari laguntzeko. Herritarrek 5 euroko bost bono jasoko dituzte (25 euro guztira), 20 euro ordainduta. Guztira, 300 bono sor­ta banatuko dira, eta gaur eta bihar izanen da aukera, horiek eskuratzeko: udaletxeko orapean egonen dira, gaur 18:00etatik 20:00etara, eta bihar 10:00etatik 13:00etara.

Goizuetan erroldatuta daudenek bakarrik izanen dute bonoak es­ku­ratzeko aukera, eta 16 urte­tik gorakoek soilik. Herritar bakoitzak, bi bono sorta erosi ahal izango ditu gehienez. Hori bai, norberaren sorta eta beste hiru lagunena ere erosi dezake bakoitzak, betiere guztien nortasun agiria erakutsita eta haien datuak emanda.

Bono horiek, datorren astelehenetik aurrera erabili ahal izanen dira, abuztuaren 30era arte, Goizuetako komertzioetan: Zubidenda, Coviran, hara­tegia, farmazia, estanko eta arropa denda, Izkina, Mutu, Zubiondo, Oxeguarda, Iskibi, eta Irati eta Kiribil ileapaindegiak.

«Herrian kontsumitzeko ohiturari eustea», helburua

Kanpaina honetan, 1.500 euroko inbertsioa egin du Udalak, berak jarriko baititu bono sorta bakoitzaren 5 euroak. Eta horrekin, gainera, lortuko da bonoen 7.500 euroak gelditzea herrian bertan.

Helburua da, «herriko komer­tzioetan kontsumitzeko ohitu­rari eutsi, eta konfinamen­du ga­raian ixtera behartuta egon diren komertzioei laguntzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!