TXAKURRAREN TXERTOA

Amorruaren aurkako kanpaina, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 5a, 00:00

2020ko Amorruaren aurkako kanpaina bertan behera gelditu da, «Covid-19ak eragindako osasun egoeragatik».

Nafarroaren Albaitarien Elkargoak eta Goizuetako Udalak, jakinarazi dute, 2020ko Amorruaren aurkako kanpaina bertan behera gelditu dela, «Covid-19ak eragindako egoera larriagatik». Eta gogorarazi nahi  izan dute, «Nafarroan amorruaren aurkako txertoa derrigorrezkoa dela 4 hilabete baino gehiagoko txakurrentzat», eta gainera, txerto batetik bestera, «bi urte baino gutxiago» igaro behar dira. Derrigortasun hori, jabeen ardura dela azaldu dute eta hortaz, «legez ezarritako epean txakurrari txertoa jartzeko ohiko albaitariarengana jo dezakezue».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!