Dama Beltzak taldearen kontzertua bihar, Ikastolako toldopean

Kronika - Erredakzioa 2020ko uzt. 3a, 00:00

Arratsaldeko 19:30etan hasita, kontzertua eskainiko dute Estitxu Pinatxok eta Mikel Santxezek. Egoerak hala behartuta, aforoa mugatuta egonen da, segurtasuna bermatzeko.

Bizi izan dugun pandemia medio, ezin izan dira hainbat ekintza antolatu, eta haietako asko bertan behera gelditu dira;  horien artean, Dama Beltzak taldearen kontzertua. Hala ere, egungo egoera «hobea» denez, Dama Beltzaken kontzertua antolatzea erabaki du Goizuetako Udalak, bihar arratsalderako. 19:30etan izanen da, Ikastolako toldopean. Kontzertuaren pare­an, aulkiak egonen dira, behar den segurtasun distantziarekin jarrita, eta «horietan eserita ikusi beharko da kontzertua». Ezin da zutik egon, beraz.

Maskarilla janztea ere beharrezkoa dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta «behin eserita kentzeko aukera egonen da». Azkenik, segurtasuna bermatze aldera, aforoa mugatuta egongo dela ere azaldu dute. Horregatik, herritarren artean soilik zabaldu nahi dute deialdia.

Auzolanerako deia ere, bihar
Kontzertuaz gain, bihar goizerako «herriko bazterrak txukun­tzeko» auzolanerako deia ere luzatu dute. Goi­zeko 09:00etan jarri dute hitzordua, Goizuetako plazan. Gomendatu dute, eramatea pala, aitzurra, karretilla eta beharrezko tresnak ekartzea. Parte hartzeko, gaur da izena emateko azken eguna, Goizuetako Udalera deituta, 948 514 006 telefono zenbakira. Adin eta zailtasun guztieta­rako lanak egonen dira, eta amaitzean, hamaiketakoa egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!