UMORE ONA

Bihartik aurrera Umore Ona Elkartea irekita egongo da

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 30a, 00:00
Aurten ez da horrenbeste jende egoteko aukerarik izanen, baina hala ere, Umore Ona Elkartea irekita egongo da.

Covid-19ak eraginda, Goizuetako Umore Ona elkartea itxia egon da. Hala ere, egungo egoera ikusita, bihartik aurrera ateak irekiko dituztela jakinarazi dute elkartekoek.

Covid-19aren ibilbidean, hainbat establezimendu itxita mantendu dira, eta egoerak aurrera egin ahala asko «normaltasunera» itzuli dira. Haietako bat izango da Goizuetako Umore Ona El­kar­tea, izan ere, bihartik aurrera, elkartea irekiko dute, «betiere legeak dioen araudia betetzen bada». 
Hori kontutan hartuta, elkartekoek, zenbait ohar helarazi nahi izan dizkie elkartera bertaratzeko asmoa dutenenei. Bi multzotan banatu dituzte arauak, alde batetik, goiko solairuko elkartearen arauak daude, eta beste aldetik, beheko solairuko elkartearen (azoka) arauak. 

Goiko solairuko elkartearen arauak
Erreserbak guxtienez aurreko egu­ne­an egin behar direla jakinarazi dute, eta «arbelean apuntatzea derrigorrezkoa iza­nen da». Bazkide izenarekin ba­te­ra, biltzekoak diren pertsona ko­purua zehaztu behar da. Baz­­kide bakoitzak gehienez 10 pertsonako erreserba egin de­zake, gainera mahaiak ezin dira lekuz mugitu. Goiko solairua ezin da otorduz kanpo erabili. Sukaldean gehienez 4 pertsona egon litezke, eta distantziak mantenduz.  Soberan geratzen den janaria ezin da hozgailuan gorde. Pilaketak saihesteko, «mostradorean ezin izanen da tragorik hartu». Otordua egin ostean, erabilitako mahaiak, aulkiak... desinfektatu egin be­har­ko dira. Goiko solairuan egiten diren urtebetetze festak debekatuta daude. Garbitzaileak jai duen egunetan, hau da «as­telehen eta astearteetan, el­kar­tea itxita egongo da». Ko­mu­nean gehienez, pertsona bat egon liteke, eta erabili on­do­ren komuna garbitu behar da. Azkenik, telebistako aretoa itxi­ta egongo dela ere azaldu dute Umore Ona Elkartekoek. 

Beheko solairuko elkartearen (azoka) arauak
Goiko solairuko elkartean bezala, arautegia edo legea ez betetzeak ekar ditzakeen ondorioak, bazkideak jasango ditu. Beheko solairuko elkartea gainera, edariak kanpoko mahaietara zerbitzatzeko erabiliko da. Azoka, «ezindunek erabili ahal izango dute otorduak egiteko» eta bazkide bakoitzak gehienez 10 pertsonako erreserba egin dezaketela ere adierazi dute. Sukaldean gehienez 2 pertsona egon litezke, segurtasun distantziak mantenduz. Elkarte barruan edariak hartu eta bertan edatea debekatuta dago. Gehienez 2 pertsona egon litezke edariak prestatzen. Erabiltzen diren tresnak eta komuna ere desinfektatu egin behar dira. Terrazako ordutegia, gaueko 00:00ak arte izango da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!