Errepidea

Goizuetatik Hernanira alderako errepidean 5 kurba zabalduko dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 28a, 00:00
Bihar hasiko dituzte errepideko ikusgarritasuna hobetzeko obrak.

Lehendik zabaldu bai, baina oraindik asfaltatu gabe gelditu ziren kurbetan lanak egiten hasiko dira errepidean. 

Duela zenbait urte hobekuntzak egin zituzten Goizueta eta Hernani lotzen dituen errepidean. Hala ere, orain bost kurba berri egingo dizute. Izan ere, «ikusgarritasuna asko hobetu bazen ere, lanak guztiz bukatu gabe gelditu ziren».

Horrela, bihar hasiko dira Hernani alderako errepidean egindako lur-erauzketak asfaltatzen, bihurguneei zabalera gehiago emanez. Zati batzuetan ez dago ikusgarritasun ona, eta urtetan zehar istripuak gertatu dira errepide horretan. 

Arrazoi horrengatik hasiko dituzte obrak Goizuetatik Hernani alderako errepidean, hain zuzen: ezbeharrak saihesteko eta egunerokotasunean ere bide erosogoa izateko. Hala ere, bidea ez da itxita egongo.  

Guztira bost kurba zabalduko dira, errepide osoan zehar

Goizuetako Udalak jakinarazi duenez, Belakoko azpian, Bekoitxe inguruan, Anatxuri inguruan eta Arranbide baina lehenagoko bitan egingo dituzte bost kurba berri, eta errepidea hobetuko dute obra honekin.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!