Auzolana

Auzolanerako deialdia datozen bi larunbatetarako

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 26a, 00:00
Auzolana bi larunbatetan egingo da

Itturrizarreko pista moldatuko da bihar eta uztailaren 4an herriko txokoak txukunduko dira.

Herriko txokoak txukundu eta garbitzeko auzolana deitu du Goizuetako udalak uztailaren 4rako, larunbaterako. Bertan parte hartu nahi duenak uztailaren 3a, ostirala arteko epea du udaletxera deitu eta izena emateko. Auzolaneko asegurua eginen zaie izena ematen dutenei. Egindako lanaren truke, hamaiketakoa eskainiko du Udalak auzolanean aritutako guztiei.

Ekainaren 30a arte ezingo da Itturrizarreko pista erabili

Bestalde, bihar Itturrizarreko pista (Tartazu auzoan) moldatzeko auzolana egingo da. Hormigoia botako denez, ezingo da pista hau erabili ekainaren 30a arte. 

Azkenik, herritarrei gogorarazi nahi zaie Txino auzotik Malenera arteko bidegorria oinezkoek erabiltzeko dela. Bide horretan, motordun ibilgailuekin etxebizitza edo lursaila dutenak bakarrik ibili daitezke eta erabiltzaile hauek abiadura mugak errespetatu beharko dituzte.  Gainera, kasu guztietan, bidegorritik doazen oinezkoek lehentasuna izanen dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!