JAIAK

Ikastolako tabernako bolondresei, eskerrak

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 25a, 00:00

Aurtengo Amabirjin Fiestan bertan behera gelditu dira. Hala ere, egoera hau aprobetxatu nahi izan dute Goizuetako Ikastolako batzordekoek, 1978. urteaz geroztik festaren ikur den ikastolako tabernan lan egin duten ehunka herritarrei eskerrak emateko. Aldi berean, datorren urtean berriro ere «beti bezain indartsu» bueltatuko direla adierazi dute: «seguru gaude bide lagun izanen zaituztegula orain arte bezalaxe. Gora Goizetako fiestak! Gora zuek!»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!