Ikastolako toldoa larunbatean jarriko da eta udara osoan egongo da bertan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 16a, 00:00
Toldoak aterpe lanak egingo ditu udaran zehar.

Umore Onako terraza eta udako ekintza desberdinetarako aterpe gisa erabili ahal izango da.

Aurtengo udara berezia izango dela dudarik ez dago. Jende pilaketak saihestu eta aldi berean ongi pasatzeko, neurriak askotariakoak izan daitezke. Horien artean, herriko eragileek proposatutako hau: normalean festetarako jartzen den ikastolako toldoa edo estalia udara osorako jartzea izan da.

Pasa den ekainaren 4an herriko eragileek (Udala, Umore Ona elkartea, Gurasoak, Gazteak, Etxerat...) egindako bileran hartu zuten erabakia.

 

Edariak kontsumitzeko terraza gisa erabiliko da

Horrela, Umore Ona elkarteko edariak kontsumitzeko terraza gisa erabiliko da eremu hau, muntaia egin eta ondorengo egunetan irekiko baita elkartea (aurrerago zehaztuko dira data zehatza eta berau erabiltzeko neurriak).

Horretaz gain, udaran zehar burutu daitezkeen hainbat ekintzetarako edo euria egiten duenerako aterpe gisa ere ongi etorriko da.

Estaliaren muntaia larunbatean, ekainaren 20an eginen da, goizeko 08:30etan, eta herritar guztiak gonbidatuta daude bertara, denen artean lan xamurragoa izanen baita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!