Zaborra

Zabor ugari geratu da Goizuetako erreka bazterretan, asteburua igarota

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 5a, 00:00

Latak, plastikoak... mota guztietako zaborra topatu dute Goizueta inguruan.

Pasa den asteburuan, jende ugari ibili zen Goizuetako erreka inguruan, eguraldia aprobetxatzen. Hala ere, askok «zentzugabe jokatu, eta zabor pila utzi» zuten bertan. 

Aurreko asteburuko eguraldia aprobetxatzeko asmotan, askok errekara joateko plana egin zuten. Baina zenbaiten jarrerarekin kritiko azaldu da Goizuetako Udalak: «erreka bazterrera hurbiltzea oso ondo dago, baina zaborrra bertan uztea ez». 

Izan ere, Goizueta eta Arranbide bitartean, erreka bazterretan «zabor asko» aurkitu dutela  azaldu du, eta argi utzi du, naturaz gozatzea ederki dagoela, baina ingurua ere zaindu behar dela. Hau guztia berriz ez errepikatzea ere eskatu du, eta bakoitzaren zaborra eraman edo jasotzeko «erregua» luzatu du.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!