Pleboa

Aurrekontuak, landaketak eta bizitzaren aldeko adierazpena, Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 26a, 16:26

Hileko azken asteartero bezala, Plenoa bilduko da gaur Goizuetako Udalean. Gaurkoa ere telematikoa izango da, 19:00etan hasita, eta herritarrek ere hartu dezakete parte.

Udalak jakinarazi du gaur ere modu telematikoan eginen dela Plenoa, lehengo hilean bezala. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta zortzi puntuko gai-ordena izanen du.

Herritarrentzako ere irekia da, eta, beraz, parte hartu nahi duenak, Jitsi Meet aplikazioa beharko du, mugikorrean edo ordenagailuan, eta lotura honetan sartu, 19:00etan: https://meet.jit.si/plenoagoizueta 

Aurrekontuak, landa eta bizitzak, puntuetako hiru

Denera, zortzi puntuko gai-ordena izanen du gaurko Plenoak. Aurrena, aurreko aktak onartzearen ekinen zaio. Segidan, gastu eta diru-sarreren berri emanen da, eta hirugarren puntuan, hainbat informazio emanen dira. Laugarren puntuan, berriz, eskaerei eginen zaie tartea.

Ondoren, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Mendietako Atalak, Goizuetako Ixkibi eta Atson Erlean mendian egin behar duen landaketa lanei onarpena ematea da asmoa. 

Seigarren puntuan, berriz, Gizarte Zerbitzuetatik zabaldu den mezuarekin bat egiten duen adierazpen instituzionala irakurriko da, bizitzak erdigunean jarri nahi dituena.

Bukatzeko, alkatearen ebazpenen berri emanen da, eta eskari eta galderei eginen zaie tartea.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!