Betizua

Argituta, balaz hildako betizuaren kasua

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 24a, 00:00

Joan den igandean Goizuetan, balaz hildako betizuaren kasua argitu dela jakinarazi da Ttipi-Ttapa aldizkarian. 

Aurreko igandean, betizu bat aurkitu zuten tiroz hilda Goizuetan, eta Ttipi-Ttapa aldizkariaren arabera, «kasua argitu da». Adierazi dutenez, «Foruzaingoak ikerketa abiatzearekin batera, herritar bat Iruñeko komisaldegira deitu zuten, galdeketa egiteko asmoz».  Gainera, Ttipi-Ttaparen arabera, galdeketan, tiratzaileak egindakoa aitortzea erabaki zuen, «abokatuak kontrakoa esan arren». 

Tiratzailea oraingoz libre dago, baina karguekin


Tiratzaileak jakinarazi omen du, «pentsatu gabe» eginda­ko ekintza izan zela. Gertatutakoari buruzko xehetasunak emateaz gain, «egindakoa onartu eta bere gain» hartu zuela ere aipatu dute Ttipi-ttapa aldizkarian. «Ehizarako erabiltzen dituen bi eskopetak eraman eta ez zuela deus jakin nahi» adierazi zuen. Horrekin batera, «barkamena eskatu eta, ahal den heinean, eragindako kaltea ordaintzeko prest» agertu zen. 

Tiratzailea oraingoz libre, baina karguekin
Aipatutako tiratzailea «libre» dago, baina karguak dauzka, izan ere, «sei eta hemezortzi urte arteko espetxe zigorra ezar dakiokete». 
Betizuaren nagusia «haserre» agertu zen, eta jakinarazi zuen gainera, «pena haundiz» jaso zuela albistea. Ez zuen sekula bizilagun batekin honelako tirabirarik izan, hala ere, tiratzaileak ekintzak zuzendu izana begi onez jo du eta guztia «lasaitasunez» bukatzea espero du.
Ttipi-ttapa aldizkariaren ara­­be­ra, Foruzaingoak «halako ger­­ta­­kariak dauden guneetan neu­rri sendoak» hartzea aztertzen ari dela kontatu dute

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!