Xapo aldizkaria iritsi da etxeetara

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 21a, 00:00

Xapo aldizkariaren azkeneko zenbakia, 19garrena, Goizuetako etxeetara iritsi da dagoeneko. Ale honetan jaso dituzte, honakoak: Goizueta inguruko burdinolak, sare sozialak gaztetxoen ikuspegitik, emakumeen mugimendua, eskolako ikasleen ekarpena, Yoniren Mexikoko bidaia, Eliren begiekin Goizueta iruditan, eta beste hainbat kontu. Goizuetako kultur taldeak eta Udalaren Euskara Zerbitzuak argitaratzen dute Xapo urtekaria, eta ale berriena irakurri nahi dutenek, Udalaren webgunean ere eskura dezakete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!