UDALA

Bi mendi-lote enkantean jarri dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 10a, 00:00

Horiek eskuratzeko esakaintzak hilaren 19ra arte aurkeztu daitezke.

Oihan enkantea jarri du martxan Udalak; bi mendi-lote daude aukeran, eta hauek eskuratzeko eskaintzak hilaren 19ra arte egin daitezke.

1.500 eta 2.000m3-ko lote bana­ 
Aukeran jarri diren loteak bi dira. Bata, Etxola-Galtzaburu, Zimizketa eta Errekalko parajeei dagokiena, 1.512,90m3-koa. Aleztzea eta pinu larizoa ditu, eta hasierako prezioa 21.281,12 eurokoa da.
Bestea, berriz, Etxolla azpia eremuari dagokiona da, 1.939,10m3-koa. Haritz amerikarra dauka, eta hasierako prezioa 45.911,52 eurokoa da.
Lote horiek lortzeko enkantean parte hartzeko eskaintzak maiatzaren 19ra aurkeztu daitezke, bi modutan. Batetik, modu presentzialean, Goizuetako udaletxeko idazkaritzara jota, goizeko 09:30etatik 11:00etarako tartean. Baina, koronabirusak eragindako egoera medio, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen da, 948 51 40 06 telefono zenbakira deiuta.
Bestetik, posta bidez, Correos-eko bulego batean aurkeztu daitezke eskaintzak. Kasu honetan, gutunazal irekian eginen da, Correoseko langileek eskabide data eta zigilua jartzeko. Hori egin izana Goizuetako Udalaren aurrean egiaztatu beharko da, eta aurkeztu den egunean mezu elektroniko bat bidali beharko da udala@goizueta.eus helbidera. 
Enkantean parte hartzeko agiri hauek aurkeztu behar dira: plegu bakarrean aurkezten den lotearen zehaztapena eta lizitatzailearen identifikazioa. Plegu honetan bi gutunazal itxi sartuko dira: 1 zenbakidunean dokumentazio administratiboa aurkeztuko da, eta 2 zenbakidunean, eskaintza ekonomikoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!