Gertaera

«Denon artean pertsona baten bizitza salbatu ahal izan dugu»

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 8a, 00:00
Mediku eta erizainek aurreneko arreta eman zioten Goizuetan bertan.

Osasun langile eta suhiltzaile boluntarioei eskerrak eman dizkie Udalak. Asteazkenean bihotzekoa izandako 45 urteko gizona salbatu zuten. Onik dago.

«Zortea izan zuen, ez baitzen bihotz-biriketako geldialdian sartu», azaldu du Fernando Goia, suhiltzaile boluntarioak. Asteazkenean gertatu zen. Goizuetako 45 urteko gizon bat bizikletan ibiltzera atera zen; «horretara ohitua dago, asko ibiltzen da», baina ongi sentitu ez, eta eseri eta laguntza eskatu zuen. «Medikuari deitu zitzaion, eta guk, helikopteroa eskatu genuen. Hori da protokoloa».

Helikopteroak eskolako patioan hartu zuen lurra. Eguerdiko 11:55etan abiatu zen Donostiako Ospitalera, eta 14:30etarako ebakuntza egina zioten gaixoari. «Orain ongi dago, ZIUn (UCI) egon beharko badu ere. Ospitalean esan zioten neurriak azkar hartu izanak lagundu zuela, minutu bakoitza baita inportantea. Herrian taldetxo bat egotea inportantea da lehendabiziko arreta hori emateko. Denon artean pertsona baten bizitza salbatu ahal izan dugu». Udalak ere eskerrak eman dizkie denei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!