Nekazaritza

Eskala txikiko nekazaritzak erantzunen zain jarraitzen du

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 2a, 00:00

Estatu osoko 700 erakundek baino gehiagok Gobernuari eta inplikatutako ministerioei neurriak hartzeko eskatzen jarraitzen dute.

Estatu osoko 700 erakundek baino gehiagok Gobernuari eta inplikatutako ministerioei (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura, Kontsumoa eta Osasuna) neurriak hartzeko eskatzen jarraitzen dute. COVID-19 krisiak eskala txikiko nekazaritzako elikagaien ekoizpenean eta agroekologiaren esparruan izan duen eraginari erantzun egokia, koordinatua eta presazkoa emateko eskatzen dute.  Eta sareen bidez #SOSNekazariak kanpainaren zabaltzean laguntza ere eskatzen dute. 
Hurbileko merkatu ez-sedentarioak itxi egin dira, oro har, COVID-19ren pandemiari aurre egiteko alarma-egoerak eraginda. Martxoaren 30ean, ehun bat erakundek (besteak beste, estatu mailako zenbait plataforma) zortzi proposameneko gutun bat bidali zioten Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, eskala txikiko elikagai-ekoizpena eta agroekologia babesteko. Astebete geroago, eskaera bera Kontsumo Ministeriora eta Osasun Ministeriora ere bidali zen, Nekazaritzak erantzuna eman baitzion aurkeztutako eskaerak Osasun eskumenekoak zirela alegatuz.

«Nahiz eta eskariak lortzen laguntzeko prest daudela esan gaur arte ez da emaitzarik izan»
Birbidaltze-ekintza horren ondorioz, bi ministerioen erantzuna izan zuten. Alde batetik, Osasun Sailak erantzun zuen eskaerak Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeriora bidali zituela esanez merkatu ez sedentarioak organo horren eskumenekoak zirela, eta, bestetik, «Kontsumo Sailak joan den apirilaren 17an (ostirala) egin zen bilera batera dei egin zigun. Bilera horretan, gure eskariak lortzen laguntzeko prest zeudela erakutsi zuten, baina, hala ere, gaur arte ez da emaitzarik izan».
Gizarte zibilean, ordea, erantzuna oso bestelakoa izan da. Nekazaritza Ministerioari bidalitako gutuna 700 erakundek sinatu dute dagoeneko, eta beren lurraldeetatik hainbat kanpaina eta eskaera egin dituzten kolektiboak mobilizatu ditu; horietako batzuek merkatu ez egonkorrak baimendu dituzte (Bartzelona, Euskal Autonomia Erkidegoa edo Valentzia).

Neurri ekonomiko eta fiskalekin laguntzen eskaera
Gobernu zentralaren erantzun argirik ez dagoenez, beste gizarte-dei bat egiten dugu nekazaritza txikiaren alde, eta alarma-egoeratik eratorritako arazo guztiei irtenbide zehatzak eskatzeko eta produktu osasungarri, elikagarri, jasangarri eta toxikorik gabeetan oinarritutako elikadura-eskubidea betetzeko. 
Hala, azpimarratu nahi dute funtsezkoa dela: «Krisi honek nekazari-ekonomietan eragiten ari den inpaktu ekonomiko ikaragarriari erantzuna ematea eta arintzea, neurri ekonomiko eta fiskalekin». 
«Administrazioek tokiko ekoizpenen alde egitea, ospitaleak, adinekoen zentroak, gizarte-jantokiak, eskola-jantokiak edo elikagai-bankuak hornitzeko janarien erosketa publikoan»
«Eskala txikiko ekoizpena eta autohornikuntzako guneak gure erkidegoentzat funtsezkoak/esentzialak direla onartzea» 
«Administrazioen arteko koordinazioa lortzea (ministerio artekoak, autonomia artekoak eta tokikoak), neurriak hartzean nahasmendurik, sakabanaturik eta eraginkortasunik gabe ez eragiteko».
Funtsezkotzat jotzen dute agroekologia eta elikadura burujabetza izatea trantsizio ekosozialeko agertokiaren alde, orain inoiz baino gehiago. Erakunde sinatzaileek hiritar eta kolektibo guztiei eskatzen diete sare bidezko zabalkunde haundiarekin bat egin dezatela, #SOSCampesinado #SOSNekazariak #SOSCampesiñado #SOSPagesia entzun dadila.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!