Moldatutako bi pistetan, ez ibiltzeko eskaera

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 19a, 00:00

Haritz Haunditik Harri Haundira jaisten diren bi pistak ez erabiltzea eskatu du Udalak, 10 eguneko epean. Atzo moldatu zituzten.

Atzo egin zituzten moldaketa lanak, Goizuetan, Haritz Haunditik Harri Haundira jaisten diren bi pistetan; Artikutzara joateko bide zaharrean eta Amelaitzeko bueltan, hain justu. Eta orain, gutxienez 10 eguneko epean pista horietatik ez ibiltzea eskatu du Goizuetako Udalak, bi pistek asentatu ahal izateko.

Horrela, inguru horietan ibili behar badute, ordezko pista batzuk erabiltzea eskatu diete herritarrei. Bi pistak zintarekin itxiko ditu Udalak, goiko aldean zein behekoan.

Berdabio enpresak egin ditu moldaketa lanak, bi pistetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!