Bi txakur Udalak, herritarren eskura

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 16a, 08:41

 Arratoi zakur bat eta Cocker arrazako zakur bat ditu bere esku Udalak, eta nahi dituenak hartu ditzake. Eskaera gaur egin behar da.

Bi txakur dauzka bere esku Goizuetako Udalak: arratoi zakur bat eta Cocker arrazako beste bat. Herritarren eskura jarri ditu, eta nahi duenak, bat ala biak eraman ahal izango ditu etxera. Eskaerak telefonoz egin behar dira, Udalean, 948 514 006 zenbakian, 09:00etatik 13:00etarako tartean deituta. 

Gaur da eskaerak egiteko azken eguna. Izan ere, Udalak biharko eskaerarik jasotzen ez badu, txakurtegira eramango ditu bi animaliak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!