EZBEHARRA

Beltzuntza mendiko 6 hektarea erre arren, pinudia salbu

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 13a, 00:00

Sua berpiztu zen egunekoa. Argazkia: Goizuetako suhiltzaileak

Beltzuntza inguruetan izan zen sutea aurreko asteazken gauean. Hala ere, ez zen egun hartan amaitu ezbeharra, ostegunean sua berpiztu baitzen hego haizeak eraginda. 

Larre sute bat itzali zuten aurreko asteazkenean Goizuetan, Beltzuntza mendian, hain zuzen. Sua pinudi baten ondoraino iritsi zen, hala ere, Goizuetako suhiltzaile bolondresek adierazi dute, «juxtu juxtu baina garaiz itzali genuen sua».  
Goizuetako suhiltzaile boluntarioekin batera, Oronozko suhiltzaileek eta Nafarroako baso suhiltzaileek hartu zuten parte gertatutako ezbeharrean.

«Sei hektarea larre erre dira, baina pinudia salbatu dugu»


Asteazken gauean jaso zuten deia Goizuetako suhiltzaile bolondresek, «Beltzuntza inguruan sutea zegoela esanez». Gaueko 01:00ak aldera amaitu zuten itzaltze prozesua. Baina hurrengo goizean, hau da, ostegunean, Artikutzako guardak berriro sua ikusi zuela ziurtatu zuen, «sua berpiztu egin zen, tenperatura epelak eta hego haizeak eraginda». Hala ere, azpimarratu dute, pinudia salbatu zutela. 
Ezbeharrak ostegun arte ira­un zuen, eta berriz indartzeko arriskua zegoelako, eta tenperatura altuek ere arriskua handitu baino ez zutelako egiten, suhiltzaileen zaintza talde bat gelditu zen guardia egiten, Beltzuntza aldean. Suhiltzaileek adierazi dutenez, 6 hektarea larre erre dira baina lortu dute, suaren ondo-ondoan zegoen pinudira ez pasatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!