Goizuetarrek informazioa eskurago izango dute hemendik aurrera. Orain arte Udal zinegotzi batek bere zenbaki pertsonaletik bidaltzen zituen Udaleko eta herriko kontuak, baina hemendik aurrera, zenbaki berria erabiliko da informazioa bidaltzeko. Zenbaki hau ahalik eta gehien zabaldu nahi da. Informazioa jaso nahi dutenek pauso hauek jarraitu beharko dituzte: 1) 687 83 23 86 zenbakia kontaktukoa mugikorreko agendan gorde Goizueta info izenarekin. 2) "ALTA" mezua bidali 687 83 23 86 zenbakira. Zenbaki hau soilik informazioa jasotzeko dela. Kontsultarako: 948514006.