Goizuetako 2 poligonoko 24garren partzelaren inguruan, proposamen bat mahai gaineratu nahi dute, eta herritarren partehartzea sustatu. Aritz Loiarte Ansak sustatu du, partzela horretarako Hiri jarduketarako Plan Bereziaren Herritarren Parte Hartzeko Plana; eta herritarrek parte hartzeko, bilera bat deitu dute, martxoaren 23an, eguerdiko 13:30etan udaletxeko batzar aretoan. Bertan emango du proposamenaren berri, idatzi duen taldeak; eta kontsultak egin ahal izanen dituzte bertaratuek, eta erantzun teknikoa emanen diete, modu errezean ulertu ahal izateko.
Gainera, bileran egiten diren proposamen eta iradokizun guztiak bilduko dituzte, eta bileraren ondoren, hilabeteko epea zabalduko da, martxoaren 24tik apirilaren 23ra, proposamen eta iradokizunak aurkezteko, equal.arquitectos@hotmail.com helbide elektronikoan. Dokumentazioa eskuragarri dago Udalaren web orrian, eta udaletxean.