Datorren astetik zabalik berriro, harategia

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 14a, 00:00

Datozen egunetan egongo da martxan berriro, harategia.

Juan Ramon Lizarraga leitzarrak hartuko dio erreleboa, Ximon Apezetxeari, Udalak lokala esleituta.

Datorren astetik izango da martxan berriro harategia, Juan Ra­mon Lizarraga leitzarraren es­kutik. Bera izanen da Goizuetako harakin berria, Udala lokalaren esleipena eginda.

Udalak azaldu du, «interes haundia» sortu zuela harategiaren negozioak: «eta denbora tarte laburragatik batzuek atzera egin badute ere, azkenik bi interesatu aurkeztu ziren, harategia alokairuan hartzeko. Zegokion prozesua eta baldintzak beteta, Juan Ramon Lizarraga izanen da negozioarekin jarraituko du­ena», azaldu du.

Prozesua bukatuta eta aste honetan lokalean lan batzuk egin ondoren, datozen egunetan jarriko omen du martxan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!