'Zer da zuretzat emakumea?' erakusketa parte hartzailea

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Martxoaren 23tik 29ra, 'Zer da zuretzat emakumea' erakusketa parte hartzailea ikusgai egonen da Goizueko labaderoan.

Martxoaren 23tik 29ra bitartean, 'Zer da zuretzat emakumea?' erakusketa egonen da ikusgai Goizuetako labaderoan, Leitzako eta Goizuetako mugimendu feministen eskutik. Erakusketa hau, parte hartzailea da, izan ere, «emakume hitzak burura dakarkizuna azaldu zuk nahi bezala, (bertso, ilustrazio, poesia, argazkia, collage...) bidez». Lan hauek martxoaren 16a baino lehen entregatu behar dira.

Nola parte hartu
Hiru bide daude, lehena, sastrakak@gmail.com helbidera bidaliz, Goizuetako kafetegi edo estankoan ere utzi daiteke, eta hirugarren, Leitzako Torrean utziz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!