Gaur arratsalderako zita jarri du Umore Ona Elkarteak, bazkideen ez ohiko batzarra antolatuz. Lehenengo deialdia arratsaldeko 16:30etan izanen da, eta 17:00etan berriz bigarrena. Ez ohiko batzarrean, Estatutuen 12. artikuluaren aldaketa proposamenari buruz jardungo dute «Bazkideak bere lekua eta eskubideak traspasatu ahal izatea, heriotza edo eritasun larririk tarteko izan gabe». Hau amaitzean, bazkideen ohiko batzarra antolatu da, eta honakoa izango da gai zerrenda: aurretiko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta, bidezkoa bada, beraren onespena, oroitza txostena, gastuak eta balantzea, 2020.urterako aurrekontuaren onespena, komisio berriaren hautaketa, bazkide berrien onarpena eta azkenik, eskari eta galderak egiteko aukera.
Batzarrak elkartean bertan eginen dira. Horrez gain, elkartekoek adierazi dute, kontuak, Batzar Orokorra baino astebete lehenago Elkartean bertan zeudela, hala ere, gaur bertan eskuratu ahal izango dira, elkartean bertan.
Oharra
Fitxa eguneratzeko asmoa dutenek, goizuetakoumoreona@gmail.com era bidali behar dute, eta honen berri eman.