bisita gidatuak

Artikutzara joateko bisita gidatuak eginen dituzte, martxoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00
Argazkia: www.goizueta.eus

Artikutza ezagutzeko, bisita gidatuak eskainiko dira martxoan, hiru ibilbide nagusirekin, eta horietako bat Arriurdinetatik hasiko da.

Martxoaren 15, 22 eta 29an, Artikutza ezagutzeko bisita gidatuak eginen dira. Hiru ibilbide ezberdin izanen dira, Donostiako Udalaren Artikutza natura programaren baitan sartutakoak, hain zuzen.

Hasteko, martxoaren 15ean, Artikutza auzotik abiatzen den «ibilbide erraz» bat eginen dute, Enobietako urtegia izan zenaren inguruan, «honetan Artikutzan dauzkagun anfibioak bilatuz».

Hurrengo proposamenak, Elamako burdinola zaharrera eramaten ditu, eta hau martxoaren 22an izanen da. Irteera hau, Artikutzaren alde ezezagunetik joanen da, «kontuan izan elkartze tokia ez dela Eskas izango, Arriurdiñetako parkina baizik».

Amaitzeko, azken ibilbidea martxoaren 29an izango da, Artikutzaren goikaldera eramaten dituen «ibilbidetxo bat», azken honen aldapa gainditu beharko da, hala ere, adierazi dute, bertako bistek esfortzua merezi dutela. Aipatutako ibilbideetan parte hartzeko, telefonoz deitu 678 613 016 zenbakira, edo Donostiako Udalaren web orrian eman daiteke izena. Neurrirako bisitak egin nahi izanez gero, bisita gidatu pribatuak antolatzen dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!