Udala

Zerbitzu anitzetako langilea behar dute eta izena emateko epea gaur amaitzen da

Kronika - Erredakzioa 2020ko martxoaren 6a

Goizuetako Udalak zerbitzu anitzetako langile bat kontratatuko du, elektrizitate, igeltseritza, pintura, arotzeria, soldadura, mekanika, garbiketa, zangak ireki eta ixteko lanak; bide-garbiketa, baso-lanak, administrazio-zerbitzuei laguntzea... eta administrazioak agindutako beste lan batzuk egiteko. Eskaerak gaur arte egin daitezke Udalean, eta aukeraketa prozesuak irauten duen bitartean, Udalak langile autonomo bat kontratatuko du denbora horretan suertatzen diren lanak burutzeko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!