Ekoizleen zerrenda osatzeko bilera eginen da gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 4a, 00:00

Ganbaran eginen da, 18:30etan. Bertako produktuak sustatu eta herritarren arteko salerosketak bultzatu nahi dira ekimenarekin.

Lehendabiziko sektoreko ekoizleak bilerara deitu dituzte gaur Udalak eta Cederna Garalur, Nafarroako Mendialdeko tokiko ekintza-taldeak. Bilera 18:30etan eginen da, udaletxeko ganbaran.

 

Zerrenda, tokikoa sustatzeko

Gaurko bilerak herriko produktuen zerrenda osatzea dauka helburu. Horrela, parte hartzera animatu dituzte etxeko babarrunak, barazkiak, oilaskoak, arkumeak... ekoizten dituzten abeltzain eta nekazariak.

Aurreneko pausu honekin, herrian bertan dauden produktuak zein diren ezagutu nahi da. Horrekin batera, bertako produktuak sustatu nahi dira, eta herritarren arteko salerosketak bultzatu. Era berean, soberakinei irtenbidea ematea ere bada asmoetako bat.

 

Informazioa, liburuxkan bilduta

Helburu horiek guztiak lortzeko, liburuxka bat argitaratzeko asmoa azaldu dute Udalak eta Cederna Garalurrek. Bileran bertan biltzen den informazioarekin liburuxka edo eskuorri bat osatuko da, eta, bertan, herriko ahalik eta produktu gehien azaltzea nahi dute.

Produktuak ekoizleka salkatuta agertuko lirateke, eta nola eskuratu daitezkeen ere azalduko da bertan.

 

Azalpenak emateko, teknikaria

Asmo guztien berri emateko, eta ekimenaren pausuak zein diren zehazteko, Amaiur Unzueta, garapen agentea gerturatuko da gaurko bilerara. Parte hartzeko dei egin diete ekoizleei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!