Zerbitzuetako langilea kontratatuko da

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

Goizuetako Udalak zerbitzu anitzetako langile bat kontratatuko du administrazioak agindutako hainbat lan egiteko: elektrizitate, igeltsero, pintura, arotz, soldadura, mekanika, garbiketa, zangak ireki eta ixteko, bide-garbiketa, baso eta beste hainbat lanetarako. Izena eman nahi dutenek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (INEM) altan egon behar dute, edo lanean ari direnek, mejora de empleo atalean izena emanda. Eskaerak martxoaren 6ra arte egin daitezke Udalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!