Inauteriak

Kontuen Egunarekin borobilduko dituzte Inauteriak gaur, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00
Mariatxi, ijito, trafiko zuzentzaile eta beste hainbat bisitari ibili ziren asteartean.

Igandea txarangak girotuko du eguna, eguerdi eta arratsaldez.

Bukatu dira Goizuetako Inauteriak ere. Baina, dena ondo ixteko, kontuak eginen dituzte gaur, eta aitzakia horrekin, festa beste pixka bat luzatuko da. Eguerdiko 13:00ean hasiko dira poteoan, Igandea txarangarekin, eta bazkaritarako bilduko dira mozorroak. Arratsaldean ere, Igandea txarangak girotuko du herria, festak ondo agurtzeko.

Zahagi dantzarako indarrak biltzeko nahikoa jaki bildu zituzten mozorroek.

 

Aurreko egunetan, hala ere, izan dute zerekin gozatu, baita ere. Mozorroak asteartean atera ziren dantzara, herrian barrena, eta ondo bazkaldu ondoren, zahagi dantzari ekin zioten, igandean gaztetxoek egin zuten bezala. Baina dantzariez gain, mariatxi, sorgin, mamu harrapakari eta abarrek hartu zuten herria, bezperan zirkuak bezala!

 

INAUTERIETAKO KONTUEN EGUNA

GAUR

13:00 Poteoa, 'Igandea'
txarangarekin.

14:30 Mozorroen bazkaria.

17:30etatik aurrera 'Igandea' txaranga herrian zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!