Ximon Harategia alokairuan hartzeko deialdia zabalik, martxoaren 4ra arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00

Urte mordoska batean Ximon izan da Goizuetako harategiko gidari, baina, ebakuntza bat dela medio, laister negozioa uztekotan dela azaldu dio Udalari. Lokala Udalarena izanik, aukera eder hau aprobexatuz negozioarekin aurrera jarraitzeko interesa dutenek martxoaren 4ra bitarteko epea dute alokairuari buruzko informazioa eskatu eta zalantzak argitzeko. Horretarako Udal bulegora deitu (948 51 40 06) edo hurbildu beharko dute interesatuek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!