Burdinolei buruzko hitzaldian jendetza bildu zen Ganbaran

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00
Goizuetarrek adi jarraitu zituzten esandakoak.

Joxe Jabier Etxeberriak eta Antxon Mari Mitxelenak eskaini zuten eta inguruan zeuden 26 burdinolei buruz aritu ziren pasa den larunbatean.

Joxe Jabier Etxeberriak eta An- -tton Mari Mitxelenak Goizueta inguruko burdinolei buruzko hitzaldia eskaini zuten pasa den larunbatean udaletxeko Ganbaran. Gaiak ikusmina eta jakinmina piztu zuen eta Ganbara lepo bete zen. Aipamen historikoak egin zituzten bi ikerlariek eta osatzeko krokisak, planoak... erabili zituzten.

Zehazki, herrian bertan eta zortzi bat kilometroko ingurunean dauden edo egon diren burdinolen berri eman zuten; dokumentuetan azaltzen diren 26 burdinolak, hain justu. Horiei buruzko azalpenak, datu, krokis, plano zein maketetan oinarritu zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!