Inauteriak

Motorrak berotzen hasiak, mozorroak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00

Gaztetxoek zahagi dantza eginen dute gaur, eta mozorroek, Inauterietako aurreneko afaria. Festak, ordea, etzi eginen du benetako eztanda.

EGITARAUA
INAUTERIAK GOIZUETAN
GAUR
17:00 Gaztetxoen zahagi dantza,
18:00 Trikitilariak: Leire eta Maria.
21:30 Mozorroen afaria.
ETZI, ASTELEHENA: ZIRKOA
09:00 Mozorroen irteera baserrietara.
10:00 Plaza apainketa.
11:30 Hamaiketakoa.
12:00 Konpartsa herrian zehar.
13:30 Haurren bazkaria.
14:00-16:30 Haurrentzako tailerrak.
14:30 Helduen bazkaria.
18:00 Txokolatada.
18:00 Trikitilariak: Gorka eta Garazi.
Ilunabarrean Mozorroen etorrera dultzaineroekin.
22:00 Mozorroen afaria. 
ETZIDAMU, ASTEARTEA
09:00 Mozorroen gosaria.
10:00 Mozorroak dantzan herriko kaleetan zehar.
14:30 Mozorroen bazkaria.
17:30 Zahagi dantza, Motzanen hasita.
18:00-21:30 DJ Txoko.
22:00 Mozorroen afaria.
LARUNBATA 29: KONTUEN EGUNA
13:00 Poteoa, 'Igandea' txarangarekin.
14:30 Mozorroen bazkaria.
17:30 'Igandea' txaranga herrian zehar.

Beste toki batzuetan baino berantiarragoak izanen dira Goziuetako Inauteriak. Gaur hasiko dira aurreneko ekitaldiak, baina bihar eta etzi eginen du eztanda benetan festak, eta gaur zortzi oraindik ere festarako aitzakia izanen dute, kontuak egiteko aitzakian.

Zahagi dantzariak pregoilari
Aurreneko kolore printzak zahagi dantzariek jarriko dituzte, gaur bertan. Gaztetxoak izanen dira gaur, Goizuetak hain berezko duen dantza eginen dutenak, arratsaldeko 17:0etan hasita.

Segidan, trikitixa eta pandero doinuekin alaituko dute herria Leire eta Mariak, 18:00etan hasita. Eta motorrak berotzen hasteko zita jarri dute mozorroek ere: Inauterietako aurreneko afaria eginen dute, 21:30etan elkartuta.

Astelehen eta asteartean nagusi festa, zirkoarekin hasita
Bihar pilak kargatzeko aukera izanen dute goizuetarrek, Inauterietako egitarauak igandean izanen baitu segida. Eguneko gaia ere jarria daukate: zirkoa, alegia.

Mozorroek, hala ere, beren bideari ekinen diote goizeko 09:00etan, baserriz baserri ibiltzeko. Bitartean, goizeko 10:00etan plaza apaintzeko lanari ekinen diote gainerako herritarrek, eta zirko haundi bat sortuko dute, Goizuetan ere, goitik behera mozorrotuz. Lanak amaituta, hamaiketakorako aukera izanen da, eta eguerdiko 12:00etan aterako da konpartsa.

Eguerdian, haur eta helduen bazkariak eginen dituzte, eta helduek bazkaldu bitartean haurrentzako tailerrak ere izanen dira. Arratsaldean, berriz, txokolatada izanen da, eta Gorka eta Garaziren trikitixa eta pandero doinuek eta mozorroen eta dultzaina-joleen umore onak girotuko dute herria. 

Mozorroen eguna, asteartea
Bezperako afariarekin nahikoa ez, eta gosaritarako elkartuko dira mozorroak astearte goizean, herrian barrena dantzan atera aurretik indarrak biltzeko.
Goiz-pasa eginda, bazkaria eginen dute eguerdian, eta arratsaldean ariko dira zahagi dantzan, Motzanen hasita. Ondoren, DJa izanen da, eta afariarekin bukatuko dute festa mozorroek.

Bukatzeko, kontuak
Festa bukatuta, kontuak ere egin behar direla-eta, festarako giroa jarriko dute berriro, gaur zortzi.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!