Maiatzaren 16an izanen du zazpigarren edizioa, Goizutrail mendi lasterketak; eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Interneten egin daiteke, www.herrikrosa.eus webgunean, lasterketaren hiru modalitateetarako: 25 kilometro, 10 kilometro, eta 25 kilometro binaka errelebotara (aurrenekoak 10 kilometro, eta bigarrenak 15).
Ibilbide luzean, 20 euro dira izenematea, eta ibilbide laburrean 15 euro. Goizuetarrek 5 euroko deskontua izanen dute, bietan. Binakakoan, berriz, 30 euro dira, eta 10 euroko deskontua izanen dute herrikoek.