Egur loteak eskatzeko epea, 14ra arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 8a, 00:00

Etxerako su egurra nahi duenak, otsailaren 14ra arte izanen du aukera eskaera egiteko, Udal Bulegoan. Hala ere eskatzaileek honako baldintzak bete beharko dituzte: adinez nagusi izatea edo adingabe burujabe nahiz judizialki gaitua, udalaren erroldan bizilagun bezala egotea urtebeteko antzinatasunarekin, Udal honekin dituen zerga betebeharrak egunean izatea, eta azkenik, aurreko urteetako egur loteei dagokien kuotaren ordainketan egunean egotea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!